XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GARAPEN DIDAKTIKOA

KROL ETA BIZKAR ESTILOEN HASTAPENA

- Torpedoa badoa

Antolaketa: Gorputza horizontal, igerilekuaren ertzari helduta besoak flexionaturik indartsu besoak luzatu eta saiatu gorputza ertzetik ahalik eta urrutien bidaltzen eta kroleko ostikadaz berriro ertzera itzultzea.

Eremua: Igerileku handia.

Arauak: Lurrean oinik ez jartzea.

Kontuan hartu beharrekoak: Araua.

Materiala: Gorputza.

Aldaerak:

Bulkada beste era batera hartzea: ertzari bizkarra emanda, beso eta oinekin indarra egin.

Ertzari bizkarra emanda, beso eta oinekin indarra egin baina ur azpian irristatzen utzi.

Modu askotara itzultzea: oinez, korrika, binaka, krol-eko besoen mugimendua eginez e.a.

Ariketa

Antolaketa: Igerileku ertzaz baliatuz bulkada hartu eta aurrean egongo den koltxonetaraino igerian iritsi hankei eraginez, eta bertan jolasean geratu eta txilibitua entzutean ertzera itzuli.

Eremua: Igerileku handia.

Arauak: Oinik lurrean jarri gabe koltxonetaino iristea eta ertzera itzultzea.

Kontuan hartu beharrekoak: Araua.

Materiala: Koltxonetak, 4 lagunentzat bat.

Aldaerak:

Koltxonetaren ordez baloi edo kortxo bana jarri.

Kortxora iristean, kortxoa era jakin batean igerilekuaren beste ertzeraino eraman hankei eraginez.

Goikoaren berdina bainan igerilekuaren beste ertza baino 3 metro lehenago objektua jaurti lehorrera eta igerian jarraitu.

Objektuaren jaurtiketaren distantzia handitzen joan.

Berdina baina lehiaketa modura, lehenengo iristen denak irabazten du.

Aldaera guzti hauek: binaka, hirunaka ...

Objektua leku askotara eraman.

Objektua ur azalean egon ordez ur azpian.